Passt nicht? Macht nichts! Sie können Artikel bis zu 30 Tage zurückgeben
Mit einem Geschenkgutschein können Sie nichts falsch machen. Der Beschenkte kann sich im Tausch gegen einen Geschenkgutschein etwas aus unserem Sortiment aussuchen.
Bis zu 30 Tage Rückgaberecht
Nola lor genitzake sinesgarritasun profesionala eta gure alderako abegi ona gurekin bizi diren eta gurekin lan egiten duten pertsonengandik?, zer formula dira gomendagarrienak adostasuna lortzeko desadostasunak ugari diren lekuan?, nola saldu hobeto merkataritzako gaiak, politikakoak eta ideologikoak? Galdera horiei eta antzeko beste batzuei erantzuten zaie Zer da pertsuasioa liburuan. Liburua gida bikaina da pertsuasio-fenomenoak modu sinple eta praktikoan ezagutzeko, zorroztasun zientifikoari kalterik egin gabe. Testuan zehar, fenomeno horren ikuspegi sistematiko eta landua eskaintzen da, aktitude-aldaketari buruzko azken ikerketen emaitzetatik abiatuta. Xeheki deskribatzen dira bai aktitude-aldaketarako estrategia diseinatu aurretik kontuan izan behar diren aldez aurretiko aldagaiak -pertsonei eta egoerei dagozkienak-, bai pertsuasio-estrategia batzuen eta besteen ondorioak. Orobat, arreta berezia eskaintzen zaie prozesu horretan parte hartzen duten prozesu psikologikoei.
Hallo! Ich bin Libroamiko, dein Buchberater.
Wie kann ich dir helfen?