Passt nicht? Macht nichts! Sie können Artikel bis zu 30 Tage zurückgeben
Mit einem Geschenkgutschein können Sie nichts falsch machen. Der Beschenkte kann sich im Tausch gegen einen Geschenkgutschein etwas aus unserem Sortiment aussuchen.
Bis zu 30 Tage Rückgaberecht
Zelestina da, On Kixoteren ondoren, zabalkunde eta osperik handiena lortu duen idazlan espainiarra, eta antzerki modernoaren hastapenetako obra dramatiko garrantzitsu eta sakonena. Obra paregabe eta errepika ezina da, ez dago sail edo genero jakin batean katalogatzerik; ez da ez antzerkia eta ez eleberria, ez dagokio ez Erdi Aroari eta ez Errenazimenduari, ez da ez estoikoa eta ez moralizatzailea. Obra, jatorriz, egile ezezagun batena dela uste da, baina Fernando de Rojasen eskuetara heldu omen zen eta hainbesteraino liluratu zuenez, istorioa amaitzea erabaki zuen, akabera guztiz harrigarria emanez. Istorioa hain interesgarria gertatzen zenez, irakurleen eskariei men eginez luzatu egin behar izan zuen, beste bost ekitaldi gehituz. Hasiera batean komedia zena, maisutasunez landuriko psikologia baten arabera, borroka eta tragedia bihurtuko da. Hortik tragikomedia izenburua, dena dela, Zelestina izenarekin da ezaguna liburu hau mundu guztian.
Hallo! Ich bin Libroamiko, dein Buchberater.
Wie kann ich dir helfen?