Passt nicht? Macht nichts! Sie können Artikel bis zu 30 Tage zurückgeben
Mit einem Geschenkgutschein können Sie nichts falsch machen. Der Beschenkte kann sich im Tausch gegen einen Geschenkgutschein etwas aus unserem Sortiment aussuchen.
Bis zu 30 Tage Rückgaberecht
IRÔNE NÈðMIROVSKY (Kiev, 1903 – Auschwitz, 1942). Ukrainarra bazen ere, heziera frantsesa jaso zuen familian. Familia judu aberatsean jaio zen, baina haurtzaro bakartia izan zuen Irènek: aitaren aferak alde batetik; amak, berriz, bazter utzi zuen, bere harreman sozialetan murgildurik. Uda guztietan, Némirovskytarrak Biarritzera, Donibane Lohizunera edo Hendaiara etortzen ziren udatiar. Gurasoek herriko jauregi edo etxalde eder bat hartzen zuten, eta Irène ostatu xume batera bidaltzen zuten zaintzaile batekin. Zaintzaile harekin ikasi zuen Irènek euskaraz. Iraultza Sobietarra lehertu zenean, aita mehatxatuta zegoela eta, Frantzian hartu zuten bizilekua._x0003_Bertan egin zen idazle. 1929an bihurtu zen ospetsu, David Golder eleberria argitaratu zenean. II. Mundu Gerra piztu zenean, Frantzian geratu zen, eta judu izateagatik sasian ibiltzera behartua egon zen. Frantses poliziak 1942ko uztailean Frantzia okupatuan atxilo hartu eta Auschwitzera eraman zuten. Urte askoan ahaztua egon den arren, 2004an, Némirovskyren alabek gordetako eskuizkribu bat kaleratu zen: Suite frantsesa. Garai ilun hari buruzko kronika ezin ederrago horrek arrakasta itzela lortu du mundu osoan. ALBERDANIA argitaletxeak Némirovskyren beste liburu hauek ere plazaratu ditu euskaraz: Arimen maisua eta Suite frantsesa eleberriak eta Birjinak kontakizun bilduma.
Hallo! Ich bin Libroamiko, dein Buchberater.
Wie kann ich dir helfen?