Passt nicht? Macht nichts! Bei uns ist die Rückgabe innerhalb von 30 Tagen möglich
Mit einem Geschenkgutschein können Sie nichts falsch machen. Der Beschenkte kann sich im Tausch gegen einen Geschenkgutschein etwas aus unserem Sortiment aussuchen.
30 Tage für die Rückgabe der Ware
Errusiaren historiako gertakari nagusiak topatuko ditu irakurleak kontakizun hauetan: XIX. mendearen amaierako terrorismoa, 1905eko iraultza, I. Mundu Gerra, 1917ko iraultzak, Gerra Zibila, NEP politika ekonomikoa... Gertakari nagusiak pertsona xumeen bihotz-barrenetatik kontatuak. Emakumeen ikuspegitik kontatuak, gainera. Eta protagonismoa gertakariei berei eman ordez pertsonen bizipenei ematen zaie. Bizipen konkretu batzuei: emakumeen bizipenei.Gertakari historiko nagusiez gain, bizitza ekonomiko, politiko eta sozialaren koadro jakin bat ere osa dezakegu, narrazio hauetan islatzen baitira garaiko klase sozialak eta haien arteko borroka, lan-gatazkak, familia-ereduaren aldaketa, lan erreproduktiboen kolektibizazioa, ildo politikoen arteko harremanak, burokratizazioa, klandestinitatea, langabezia, gosea, lehengai falta eta ezkutuko merkatua... Baina protagonistak amodio-kontuak dira. Bere garaiak moldekatutako amodio-istorioak.